Chichén Itzá

Mexikon, Yucatan penintsulako gune arkeologikorik garrantzitsuenetako bat da. Maia zibilizazioaren gainbehera zihoan garaiko, Aro Postklasikoko, hondar garrantzitsu eta ospetsua da.

ERROMAKO KOLISEOA

Jatorrian Flaviar Anfiteatroa deitua, Erroma erdialdean dagoen anfiteatroa handi bat da, Monti eta Celio rionien artean kokaturik dagoena. Antzinatean, 50.000 pertsonentzako tokia zuen.

KRISTO BERREROSLEA

Rio de Janeiro hirian dagoen Jesu Kristoren estatua erraldoia da. Corcovado muinoaren tontorrean. 635 tona pisatzen ditu, eta 8 metro garai  irudiari dagozkio. 1931ko urriak 12an inauguratu zuten, bost urte lanean eman ondoren.

TXINAKO HARRESI HANDIA

Txinatar inperioa Mongolia eta Mantxuriako barbaroen erasoetatik babesteko K.a. III mendetik aurrera eraiki zen harresia da. Barbaro zaldunek txinatar inperioaren lurrak inbadi zitzaten saihestea zen horma izugarri haren helburu nagusia.

PETRA

Jordaniako enklabe arkeologiko garrantzitsu bat da, baita antzinako erresuma nabateoaren hiriburua ere. Petra Aravah haranaren ekialdean dago, Itsaso Hiletik Akabako golkoraino hedatzen den haran estu batean.

TAJ MAHAL

Agra hirian, Indian, Yamuna ibaiaren ertzean, dagoen mausoleo handia da, Shah Jahan errege mogolak bere emaztea zen Mumtaz Mahalen omenez eraikia. Euskeraz, Jauregiko Argi esan nahi du.

PIRAMIDEAK

Faraoiak eta ezkontideak lurperatzeko piramide itxurako eraikinak, Egiptoko Inperio Zaharraren eta Ertainaren garaietan eraiki zirenak. Keops, kefren, micerinos garrantzitsuenak dira.

MACHU PICCHU

 Perun, kolonaurreko gune arkeologiko inka da, 2.430 metrora kokatua. XV. mendean harriz eraikitako llaqta bat da, Andeetako herrixka inka zahar bat.

Web-orri honek cookie-ak erabiltzen ditu, erabiltzaile-esperientziarik onena izan dezazun. Nabigatzen jarraitzen baduzu, aipatutako cookie-ak eta gure cookie-n politika onartzeko baimena ematen ari zara. Sakatu esteka informazio gehiago izateko: Cookie-n politika.plugin cookies

ACEPTAR
Aviso de cookies