AFRIKA

KILIMANJARO

Kilimanjaro Tanzanian kokatutako mendia da eta Afrikako punturik altuena da, 5.895 metro . Hiru sumendi inaktiboz osatuta dago. Gainera, bertan parke nazional bat dago eta askotan gailurra elurrez estalita ikusi ahal dugu. 


VICTORIAKO UR-JAUZIAK

Zambia eta Zimbawe arteko muga osatzen dute eta munduko ur-jauzi zabalenetariko eta izugarrienetariko bat da.


SAHARA

Afrika iparraldean kokatutako basamortu beroa da. Munduko handiena da eta 5 000 kilometro luze ditu. Egunean zehar bero handia egiten du (max=58C), gauean zehar berriz,hotz handia (min=-18C)


PIRAMIDEAK

Antzinako piramide itxurako eraikuntzak dira, Egipton daudenak. 2008an, 118 eta 138 piramide mitarte identifikatu ziren Egipton. Gehienak, faraoia eta ezkontideak lurperatzeko eraiki ziren. Keops, Kefren eta Micerinos garrantztsuenak dira.


Nakuru Lakua

Nakuru lakua, Rift Haraneko laku alkalinoetako bat da. Kenian kokatuta dago eta parke nazional baten parte da. Hemen, flamenko asko topa ditzakezu lakuko algak erakarrita. Gainera, errinozeronte txuria zein beltza, basurdeak, babuinoak… aurki ditzakezu.

Sumendien Parke Nazionala

Afrikako, Ruandako ipar-ekialdean dagoen garrantzi handiko naturagunea da. Oso ezaguna da mendiko gorilen azkenetariko babesleku bezala. Gainera, Virungako mendilerroaren zortzi sumenditik bost barneratzen du parkea: Karisimbi, Bisoke, Muhabura, Gahinga eta Sabyinyo. 1925. urtean sortu zen gorilak ehiztari basatietatik babesteko. Kongon eta Ugandako ere badaude

Web-orri honek cookie-ak erabiltzen ditu, erabiltzaile-esperientziarik onena izan dezazun. Nabigatzen jarraitzen baduzu, aipatutako cookie-ak eta gure cookie-n politika onartzeko baimena ematen ari zara. Sakatu esteka informazio gehiago izateko: Cookie-n politika.plugin cookies

ACEPTAR
Aviso de cookies