AMERIKA

MACHU PICCHU

Perun, kolonaurreko gune arkeologiko inka da, 2.430 metrora kokatua. XV. mendean harriz eraikitako llaqta bat da, Andeetako herrixka inka zahar bat.

PASCUAKO IRLA

Pazko uhartea Polinesian dagoen txiletar uhartea da, Ozeano Barearen erdian kokaturik. Pazko uhartea garrantzi turistikoa du, bertoko rapa nuik eginiko moai harrizko estatuak ikusteko. 1935 urtean Rapa Nui Parke Nazionala eratu zen eta UNESCOk 1995ean Gizateriaren Ondare izendatu zuen. 

GALAPAGO IRLAK

Galapago uharteak Ekuadorreko kostaldetatik 1.050 kilometrotara dagoen uhartedia da.Galapagoak Tomás de Berlangak aurkitu zituen 1535eko martxoaren 10ean. Uharteek biztanlerik ez zutenez, hurrengo mendeetan zehar, piratak eta zientzialariak ziren bere bisitari bakarrak. Galapagoak Charles Darwinen ikerketei esker famatuak dira. Ikerketa hauei esker, Darwinek hautespen naturalaren bidezko bere eboluzio teoria sortu zuen.

IGUAZUKO UR-JAUZIAK

Iguazu ibaian, Misionesko probintziaren eta Parana artean dauden ur-jauziak dira. Naturak sortutako munduko mirari eder eta ikusgarrienetakotzat jotzen dira, eta parke nazionala osatuz babestu dituzte hala Argentinan nola Brasilen. Puerto Iguazú eta Foz do Iguaçu dira hiririk hurbilenak. 

CHICHEN ITZA

Mexikon, Yucatan penintsulako gune arkeologikorik garrantzitsuenetariko bat da. Maia zibilizazioa gainbehera zihoan garaiko, Aro Postklasikoko, hondar garrantzitsu eta ospetsua da.


KRISTO BERREROSLEA

Rio de Janeiro hirian dagoen Jesu Kristoren estatua erraldoia da. Corcovado muinoaren tontorrean. 635 tona pisatzen ditu, eta 8 metroko altuera du. 1931ko urriaren 12an inauguratu zen, bost urte lanean eman ondoren.

Web-orri honek cookie-ak erabiltzen ditu, erabiltzaile-esperientziarik onena izan dezazun. Nabigatzen jarraitzen baduzu, aipatutako cookie-ak eta gure cookie-n politika onartzeko baimena ematen ari zara. Sakatu esteka informazio gehiago izateko: Cookie-n politika.plugin cookies

ACEPTAR
Aviso de cookies