OZEANIA

KORAL HESI HANDIA

Munduko koralezko uharririk handiena da. Uharria, Koral itsasoan dago, Australiako ipar-ekialdean dagoen Queenslandeko kostaldean. Uharria 2000 kilometroko luzera duenez, espaziotik ere ikus daiteke.

FIJI UHARTEAK

Fiji Ozeaniako erdigunean dago; Melanesiaren barruan kokatzen da eta Polinesia zein Mikronesiatik hurbil dago, Vanuatu eta Tongaren artean. Bere azalera osoa 194.000 km2-koa da; %10 lurra da.

SIDNEY

Australiako hiri handiena eta zaharrena da. Herrialdearen hego-ekialdeko kostan dago eta Hegoaldeko Gales Berria estatuko hiriburua da. Hiria 1788. urtean sortu zen, artean barne ministro britainiarra zen Lord Sydney izeneko Thomas Townshenden omenez.

SIMPSON BASAMORTUA

Simpson-ko 176500km2-koa da. Australiako basamortuak Australiako erdialdeko eskualdetik 176 500 kilometro koadro inguru hartzen ditu. Mendebaldean Finke ibaiak eta Mabel mendilerroak mugatzen dute, iparraldean Adam mendilerroak, ekialdean Georgina eta Diamantina ibaiek eta hegoaldean Eyre lakuak.


WAITOMO KOBAZULOAK

Waitamoko kobazuloak, Zelanda Berrian kokatuta daude. Kobazuloko harriak Arachnocampa izeneko larba argitsuaz gainezka daude. Honek kabazuloa argiz beteta egotea ahalbidetzen du, berezitasun handia emanez .

ROTORUA

Rotorua Zeelanda Berriko iparraldean dagoen Bay of Plenty eskualdeko hiri bat da. Ezaguna da daukan aktibitate geotermikoagatik, izan ere, geiserrez eta “igerileku” beroez inguratuta dago hiria.


Web-orri honek cookie-ak erabiltzen ditu, erabiltzaile-esperientziarik onena izan dezazun. Nabigatzen jarraitzen baduzu, aipatutako cookie-ak eta gure cookie-n politika onartzeko baimena ematen ari zara. Sakatu esteka informazio gehiago izateko: Cookie-n politika.plugin cookies

ACEPTAR
Aviso de cookies